XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. artikulua. BEAZ, S.A.ren aholkularitza

A) Enpresen Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoa:

Honako Dekretu honetako 1 Atalean aukeratutako proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa eraberritzaileak bultzatzeko sustaturiko BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen aholkularitzapean garatuko dira.

BEAZ, S.A.k emandako aholkularitzak, besteak beste, hurrengo alderdiok barru hartuko ditu:

- Aukeraturiko proiektuen sustatzaile nahiz arduradunen trebakuntzako beharrizanak aztertzea.

- Sustatzaileei zein enpresei zuzenean laguntzea proiektuaren garapenean.

- Proiektuaren alor ezberdinetan sustatzaileekin elkarlanean arituko diren kanpoko profesionari nahiz espezialistak bilatu eta aukeratzea.

- Proiektuaren analisi eta garapenerako kanpoko zerbitzuak kontratatzeko laguntza ematea:

- Azoka teknikoetara joatea.

- Merkatu azterketak.

- Ereduaren deskripzioa.

- Produkzio prozesuaren azterketa.

- Teknologiaren besteganaketari buruzko aholkularitza.

- Enpresa edo jarduera berria abiarazi eta martxan jartzeko bazkide laguntzaileak bilatzea, sustatzaileek edo enpresek beren beregi eskatzen badute.

Sustatzaile arduradunek edo enpresa sustatzaileek proiektua garatzeko egin ditzaten kanpoko gastu guztiak BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen onespena izan beharko dute.

B) Enpresen Sorkuntzarako Egitasmoa:

Era berean, 2 kapituluan, Enpresen Sorkuntzarako Egitasmoan aukeratutako proiektuek BEAZ, S.A. erakunde kudeatzailearen aholkularitza izan behar dute, enpresa berrien azterketa, jarraipen eta laguntzarako.

12. artikulua. Eskaeren aurkezpena

A) Enpresaren Proiektu Eraberritzaileen Sustapenerako Egitasmoa:

Honako Dekretu honetako 1. kapitulura bilduriko onurez baliatzeko, eskaera egiten duenak behar bezala beteriko eskaera txostena aurkeztu beharko du, ondoko agiriokin batera:

1. Sustatzaileen eta, hala balegokio, lantaldearen lanbide eta enpresa-curriculuma.

2. Proiektuaz arduratzen denaren N.A.N.en fotokopia.

3. Jarraiko xehetasunak azaltzen dituen proiektuaren txostena:

- Ekoizkin nahiz zerbitzuaren definizio zehatza.

- Lehiakideengandik bereizteko berrikuntzak nahiz apartekotasunak.

- Ekoizpidearen deskripzioa.

- Ezaugarri teknikoak. Beharrezko balitz Ereduaren definizioa. Teknikaren gaur egungo egoera.

- Betetzen dituen beharrizanak eta interesaturik leudekeen bezero-motak.

- Abantailak lehendik badiren ekoizkin nahiz zerbitzuen aldean.

- Aurrikusitako eremu geografikoa.

- Merkatuaren bilakaera aurrikusgarria.

- Banaketa-bideak..

- Lehiakide diren enpresen identifikazioa. Zernolako ekoizkinak eskaintzen dituzten eta beren bezeroek bete gabe izan ditzaketen beharrizanak.

- Ekoizkin berrien alderdi sendoak eta makalak lehiakideenen aldean.